Informazioa
Sexu-indarkeriek urratu egiten dituzte emakumeen askatasunerako, osotasun fisiko eta moralerako, berdintasunerako eta duintasunerako oinarrizko eskubideak. Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoak, Sexu Indarkerian Arreta Espezializatua emateko Zentroak sortzea xedatzen du, eta, horrela, baliabide espezifiko bat bideratuko da bizirik dirauten biktimekiko esku-hartzera. Araudi horren arabera, sexu-indarkeriatzat hartzen dira baimenik gabeko ekintza sexualak edo bizitza sexualaren garapen askea baldintzatzen dutenak, eremu publikoan edo pribatutan; horren barruan sartzen dira sexu-erasoa, sexu-jazarpena eta besteren prostituzioaren esplotazioa, baliabide teknologikoen bidez sexu-indarkeriako ekintzak zabaltzea, baimenik gabeko pornografia eta estortsio sexuala. Halaber, sexu-bizitzan eragina duten jokabideen artean, sexu-indarkeriatzat hartzen dira emakumeen mutilazio genitala, behartutako ezkontza, sexu-konnotazioko jazarpena eta sexu-esplotaziorako salerosketa.